Datu pertsonalak

Mi foto
Magisteritzako ikaslea naiz, blog hau Bilboko Magisteritzako Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak ikasgaiarako sortu dut.

2009/12/18

Naiz Roxa birako azken bi kontzertuak




Naiz Roxa Pasai Donibaneko taldea abenduko 18 an Markina-Xemeineko gaztetxean eta 19an Mogambo aretoan Trintxerpen (Pasaia) emango dute bere Iqharaturic diskako azken kontzertuak!!
Markinan "Los Diablos De Lourdertxiki", "Vicepresidentes" eta "The Hostile" taldeekin batera kontzertua emango dute, anima zaitez!!

2009/12/16

Latzen - Laztana Bertsioa

Hemen naukazute Latzen taldeko Laztana kantaren bertsioa gitarrarekin jotzen. Zuek abestia ikasteko laguntza bat izatea espero dut.

2009/12/10

Nahixan, bigarren single-a



Nahiaxan Ondarru eta Mutrikuko talde nahiko berri bat da, AXULAR ARIZMENDI-Ahotsa, AITOR SOLOGAISTOA-Kitarra, PATXI CABANILLAS-Bateria, XABAT LERTXUNDI-Kitarra eta AXIER "Kiriketa"-Baxua taldea osatzen dute. Bere bigarren single-a "Zen bat" deitzen da. "Nahixan" da beraien diskaren izena eta Babel Musik disketxearekin atera sinatu egin dute. Diska honen lehenengo single-a eta bideoklip- "Argi Lotuak" du izena. Hona hemen bideoklip-a:


Vomito bueltatu da



"Siempre fue terror" diskarekin (Puzkarra records) bueltatu da Vomito taldeak. Kontzertu ugari egin dituzte eta hurrengoa Mirafuentes-eko gaztetxean (Nafarroa) Abenduko 12 an egingo dute. Baita bideoklip bat grabatu egin dute San Markos-en (Orereta), "Regreso a la escena del crimen" izenekoa. Hona hemen bideoklip-a:

2009/11/04

Marvin Tour eta Bideoa


Iruñako Marvin taldeak datorren hiru hilabeteetan "Hare Krishna, Krishna gira" egingo dute. Asteburu guztietan kontzertuak izango dute Espaina osoan zehar.
Hona emen beraien azken bideoa:

Nire web top 10 -a

1.- Xpression: Web orrialde konpletuena aurkitu dudana izan da, euskaraz dago eta euskadiko kultura bultzatzen du. Ondo estrukturatua dago eta bertan web orrialdearen helburuak, kolaboratzaileak, musika taldeak, lokalak, berriak, taldeentzako laguntzak... etab

2.- Euskadi Gaztea: Bertan albisteak, elkarrizketak, abestiak entzun, irratia entzun, argazkiak eta bideoak ikusi, blog-ak bilatu, foruetan parte hartu

3.- Musikazale: Web honek RSS dauka eta suskribitu gaitezke. Euskaraz dago eta bertan bideoak, agenda, euskal taldeak kontzertuak eta sariak aurkitu ditzakegu

4.- Euskal Musika: Web hontan musika entzun dezakegu, irratia, foruetan eztabaidatu, komentatu, idatzi, taldeen berriak ikusi...

5.- Ohiuka: Euskal Herriko disketxe famatu baten web orria da. Disketxearen informazio pila dago eta beraien nobedadeak, albisteak kontzertuak... musika motaz klasifikaturik dago. Euskaraz, ingelesez, gazteleraz eta frantsezez dago

6.- El Cuenta gotas: Bilboko website kultural bat da eta albisteak, kontzertuak, artikuluak, diskak, azken kaleraketak, eta elkarrizketak idazten dira

7.- Gaztetxe Bira: Hemen Euskal Herriko 40 gaztetxeetako kontzertuak, berriak eta kronikak azaltzen dira.

8.- Musik Herria: Herri disketxe bat da. Beraien web orrian berriak aurkitu ditzakegu, parte hartzen duten musika taldeak, katalogoa (diskak), myspace-a eta gehiago ditu

9.- Hammered Unlimited: Disketxe baten myspacea, blog bat ditu eta suskribitu gaitezke azken berriak irakurtzeko. Euskadiko musika talde "amateur"-ei lagunzen duen disketxe bat da.

10.- Musikaz Blai: Web honetan euskal taldeak, diskak, letrak, abestiak eta akordeak aurkituko ditugu. Foruak, berriak, chat eta agenda ere baditu.

2009/10/30

Krilin Disko Berria

Krilin taldeak disko berri berria kaleratu du, bere izena " WTTCTWBNT" da Txosse-rekin "Wheeel Sound Studios"-en (Katalunian) grabatu dute. Diska 10 abesti ditu eta beraien web-etik diska doan jaitsi daiteke. Nahi baduzue hona hemen link-a (klik hemen)

2009/10/22

Xikinkei's kaput

Xikinkei hard-core taldeak uzten digute beraien azken kontzertuarekin Gros-en egindako Kilometroetan, beraien azken diska Modus Operandi: The Xiking Machine internetetik jeitsi daiteke dohain hemen klik egiten, baita lehen diska ere!

2009/10/21

Bisai-ren bideoklip-a

Hona emen Bisai-ren bideoklip ofiziala, Run Down Entertainment disketxearekin grabatua



Zein da zure musika?

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons